Elizatxo ikastola

Elizatxo ikastolako logoa
ikastola panoramikoa

marcador rojo ZERBITZUAK

marcador azul GOIZEKO eta EGUERDIKO ZAINTZA

* Goizeko zaintza (ikasturte osoan): 7:30etatik 9:00etara.

* Eguerdiko zaintza (ekaina eta iraila): 14:00etatik 15:30etara

* Kuota: egun solteak: 5 euro; hilabetea: 45 euro.

* Izen emateak: idazkaritzan.

marcador azul JANGELA

Ezin da jangela garaian beranduago sartu ezta lehenago atera arrazoi justifikaturik gabe. Holakotan gurasoen agiria ezinbestekoa izango da.

ORDUTEGIA

* Jangela zerbitzua irailaren 6an hasi eta ekainaren 22an bukatuko da

* Jardun trinkodun egunetan (iraila-ekainean) honakoa izango da jangela ordutegia: 12:30etatik 14:00ak arte

IZEN EMATEAK

* Jangela bi modu hauetan erabil daiteke:

- Ohiko bazkaltiarrak (astean 4-5 egunez gelditzen direnak).

- Noizbehinkakoak.

* Jangelan noizbehinka izen emateko idazkaritzara (943557224) deitu behar da gehienez ere bezperaz.

MENUAK

* AUZOLAGUN izango da aurten ere janaria zerbitzatuko digun enpresa.

* Hiruhilean behin menuak jaso bezain laister igorriko dizkizuegu.

* Jangelan MENU BAKARRA dago eta ikasleren batek osasun arazoak direla medio beste menuren bat behar badu, sendagilearen agiria beharko du enpresa zerbitzatzaileari menu berezia eska diezaiogun. Jangelan enpresak ekartzen dizkigun menuak besterik ez dira onartuko.

* Jangelako orduetan, salbuespenik ez bada, haurrek ezin dute eskola esparrutik atera. Atera behar dutenek gurasoen baimena sinaturik aurkeztu beharko dute.

JANGELA ORDAINKETA

* Ohikoen kuota: Egunero gelditzen den ikaslea: 4 euro eguneko.

* Egunero gelditzen den ikaslea eta garraiatua izateko eskubidea duena: 2,80 euro eguneko.

* Ez-ohikoak, tarteka gelditzen direnak: 4,60 euro eguneko.

Ohiko ikasleak izango dira astean 4 edo 5 egunetan geratzen direnak.

* Jantokira agertu gabeko egunei dagokien kuota itzuliko da bi baldintza hauek betetzen direnean:

• Jantokira gutxienez bi astetan ez joatea.

• Jantokira joango ez delako abisua gutxienez 48 ordu lehenago egitea.

OHIKO BAZKALTIARRENTZAKO KUOTA FINKOA

Ikasturte OSOAN ZEHAR eta EGUNERO geratzen diren ikasleei 70,50 euroko kuota finkoa pasako zaie ikasturteko 10 hilabeteetan; 4 egunez gelditzen direnei berriz, 57 euro. Egokitu behar izan ezkero, azken kuotan egokituko da, alegia, ekainekoan.

Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120

Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261