AURKEZPENA
KOKAPENA
LANGILEAK
IDAZKARITZA
MATERIALAK
BERRIAK
HARREMANAK
PROIEKTUAK
AGENDA 21Beste ikastetxe batzuekin batera Elizatxo Ikastolak 2004ean sinatu zuen Eskola Agenda 21 proiektua aurrera eramateko konpromisoa. Informazio gehiago
IKT-akElizatxo ikastola aintzindaria izan da Euskal Herriko ikastetxeen artean informatika arloan, PREMIA proiektuan sartu baitzen zentro piloto bezala beste ikastetxe batzuekin batera. Gaur egun ikastolak izugarrizko ahalegina egiten jarraitzen du arlo hau gure ikastolan ongi jorratzeko eta emaitzak aurrean ditugu: geletako programazioa, irakasleen formakuntza, eskola 2.0, proiektu telematikoak, blogak, web orria... Informazio gehiago
BIZIKIDETZAELKARREKIN BIZI proiektu honen helburua H.H. eta L.H.n bizikidetzaren kultura indartzea da. Proiektu honek alderdi on ugari bultzatu ditu eta honako hauek dira aipagarrienak:
• Autoestima
• Indarkeriako ekintzak murriztea.
• Enpatia, hau da, beste pertsona baten lekuan jartzea.
• Ikastolako eta gelako giro ona lortzea eta gatazkak modu positiboan konpontzea.
• Prebentzioaren beharra.
• Ikasleen arteko gatazketan bitartekaritza.
HNPHIZKUNTZA NORMALKUNTZA PLANGINTZA (HNP), ikastetxe mailan hizkuntza normalkuntza ahalbideratzeko plana da. Horretarako ikastetxean euskarak duen errealitatea aztertzetik abiatu eta, horretan oinarrituz, hurrengo urtetarako norabide eta helburuak finkatzea da gure lana. Urte batzuk daramazkigu ikastolako langile nahiz gurasoak kontutan hartzen dituen plangintza honen inguruan lanean eta aurrera jarraitzeko asmotan gaude gerora ere. Informazio gehiago.
IKASKUNTZA KOOPERATIBOAPartaide guztien bidezko partehartzea eta interakzioa bultzatzen dituen talde lanean oinarritutako lan egiteko modu bat da ikaskuntza kooperatiboa. Informazio gehiago.
Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120
Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261