Elizatxo ikastola

Elizatxo ikastolako logoa
Margoen argazkia

marcador rojo IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

marcador azul ZER DA IKASKUNTZA KOOPERATIBOA?

Partaide guztien bidezko partehartzea eta interakzioa bultzatzen dituen talde lanean oinarritutako lan egiteko modu bat da ikaskuntza kooperatiboa.

marcador azul ZEINTZUK DIRA IKASKUNTZA KOOPERATIBOAREN HELBURUAK?

• Ikasteko Kooperatu eta Kooperatzen Ikasi (IK/KI) proposamen metodologikoa indarrean jarri.

• Parte hartzen duten ikasle guztien emaitzak hobetu (lantzen den arloan).

• Ikastalde inklusiboak lortu.

• Ikasleen arreta indibiduala hobetu eta horrekin batera, ikasle bakoitzaren autonomia garatu tresna kooperatiboen bidez.

• Oinarrizko gaitasunak lantzeko proposamen metodologiko bat frogatu eta ebaluatu.

• Irakaskuntza indibidualista aldatzen hasi.

• Irakasleengan hausnarketa metodologikoa eragin.

• Gaitasun horiek ebaluatzeko irizpideak eta adierazleak adostu.

• Ikasleen autoebaluazioa eta koebaluazioa sustatu eta antolatu.

• Berriztatze ekintzak baloratzea irakasleen artean.

• Elkarbizitza hobetzea (kooperazioaz elkarbizitza lantzen da).

marcador azul IKASTOLAN EGITEN DIRENAK

• Lehenengo fasean, irailan eta urrian zehar, 22 irakaslek formazio modulua jaso dute gaia ezagutzeko eta sentsibilizatzeko.

• Bigarren fasean, lehen hiruhilekoan, ikasleek lan kooperatiboari ez diote hasieratik helduko, aurretik beste egitekoak jotzen baitira ezinbesteko: talde kontzientzia sortzea, elkar ezagutza eta harreman onak bideratzeko dinamikak, kontsentsua eta elkarrizketa erabakiak hartzeko , talde-lanaren alde on guztiez jabetzea etab. Horretarako dinamika multzo zabala proposatzen da gelan aplikatzeko eta ebaluatzeko.

• Hirugarren fasean, bigarren hiruhilekoan, lan kooperatiboaren egitura sinpleak garatuko dira, edukiak barne. Horretarako, prozedura zehatzak eskeiniko dira ikasgelan aplikatzeko. Era berean, talde heterogeneoak eratzeko moduak eta argibideak eskainiko dira.

• Laugarren fasean, ikasturtearen bukaeran, lan kooperatiboa eduki moduan landuko da: taldeen antolamendua, taldearen koadernoa, talde lana eta plana, egitekoen banaketa eta txandaketa, funtzionamendu arauak, karguak, etab.

Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120

Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261