Elizatxo ikastola

Elizatxo ikastolako logoa
ikastola panoramikoa

marcador rojo GURE HISTORIA

Elizatxo ikastola

Elizatxo Ikastola 1988/1989 ikasturtean sortu zen lerro bakar bateko ikastetxea zelarik. 16 irakasle eta guraso batzuk osatutako talde sutsu batek hartu zuen ikastola aurrera eramateko ardura. Lan eta ilusioz beteriko garaiak izan ziren eta laster pasa ginen bi lerrotako ikastetxea izatera.

1993/1994 ikasturtean sare publikoan sartzea erabaki zen. Ondoren Hezkuntza Sailak hezkuntzaren erreforma, eta horrekin batera, mapa eskolarra eratu zuenean, Gabriel Celaya zen ikastetxea gurean integratu zuen eta bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxea jartzea erabaki zuen.

Gaur egun D ereduko eta bi lerrotako ikastetxe bat da. 50 irakasle eta 450 ikaslez osatuta dago.

DBHko eraikuntza

Elizatxo auzoan, Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak daude, hiru eraikuntzetan banatuta. DBHkoa berriz, Florida auzoan dago.

Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120

Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261