IDAZKARITZA
PROIEKTUAK
KOKAPENA
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
HNP
ZER DA HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PLANA?HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PLANGINTZA (HNP), ikastetxe mailan hizkuntza normalkuntza ahalbideratzeko plana da. Horretarako ikastetxean euskarak duen errealitatea aztertzetik abiatu eta, horretan oinarrituz, hurrengo urtetarako norabide eta helburuak finkatzea da gure lana. Urte batzuk daramazkigu ikastolako langile nahiz gurasoak kontutan hartzen dituen plangintza honen inguruan lanean eta aurrera jarraitzeko asmotan gaude gerora ere.
ZEINTZUK DIRA HNPk DIUEN HELBURUAK?Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, eskolako kide guztiak hartzen dira kontuan: ikasle, irakasle, guraso eta ez irakasleak ( jangelako begiraleak, kirol monitoreak…).
GURASOAK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN?. Euskaraz egin bikotekidearekin.
. Seme-alabekin euskaraz hitz egin BETI. Ahal dela, senitartekoen eta zaintzaileen arloa ere zaindu.
. Euskara etxetik jaso eta eskolan lantzeko aukerik izan ez baduzu, hitz egin lasai zeure etxeko euskaran, hortxe sentitzen zara-eta seguruen.
. Seme-alaben eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz izan daitezen arduratu (aisialdia, ipuinak, jokoak, filmak...) eta ahal den neurrian, beraiekin parte hartu zenbait ekintzetan.
. Euskaraz egizu euskaraz ulertzen duten gainerako gurasoekin, nahiz eta oraindik hauek ez izan zurekin euskaraz egiteko gaitasun nahikorik. Haiei laguntzeko modurik egokiena izan liteke.
. Bikote mistoetan:guraso euskaldunak erabil dezala euskara etxean seme-alabekin. Bestalde, guraso erdaldunak gaztelania erabiliko du.
. Ezin dugu ahaztu bi hizkuntzen egoera ez dela simetrikoa, eta beraz, haurra benetan elebiduna izan dadin, ahalegin handiagoa egin beharko dugula haurrak, familiaz gain, euskara erabiltzeko esparru gehiago izan ditzan: eskolaz kanpoko ekintzak (aisialdia, lagunartea, telebista, filmak...)
. Horrekin batera, komeni da guraso erdaldunak ere euskara ikastea. Egunero erabiltzen diren hainbat esaldi ikasiz, adibidez: Egun on! Zer moduz?
IKASTOLAN EGITEN DIRENAK. Kantagintza, zinema euskaraz (TINKO), bertsolaritza, DOBERA taldekoekin egiten den "Jolas eta Solas" egitasmoa, "Hala bazan" egitasmoa, "Hamaika batuaz" egitasmoa, "Gure artean euskaraz" egitasmoa, Kirola euskaraz (saskibaloi txapelketa...)...
. Euskal kulturarekin lotuta dauden jaialdiak: Olentzero, Sta. Ageda, Azeri dantza... (ARGAZKIAK atala ikusi)
Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120
Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261