Esperimento
hau txitoak nola jaiotzen diren ikusteko egin dugu. Aurrera eramateko
behar genuen material guztia lortzea lehenengo pausoa izan zen.
    Materiala
hauxe izan da:
- ARRAUTZA
ERNETUAK
- INKUBAGAILUA
- 100
WATIOKO BONBILLA ETEN GABE PIZTUA
- INBUTUA
- URA
- LASTOA

Material
guztia lortu ondoren esperimentoari hasiera eman genion.
Hona
hemen egikera:
Baserriko arrautzak ekartzean inkubadora berotzen jarri eta arrautzak
bertan sartu genituen.
Arrautzak alde guztietatik berotu behar ziren. Horregatik guztien
artean, binakako txandak antolatu genituen. Egunero goizean eta
arratsaldean bikote bat igotzen zen laborategira eta arrautzei buelta
ematen zieten.Arrautza bakoitzari zenbakia eta alde batean A eta
bestean B idatzi genion:goizez A agerian jarri behar zen eta gauez
B.

Tenperatura 36-37 gradutan mantentzearren,
inkubagailuaren kristalezko leihoa ireki edo itxi egiten genuen.
Egunero ere inkubagailuaren barruan ura ontzi batean jarri beharko
genuen humedadea mantentzeko bonbillaren beroarengatik asko lurrintzen
baitzen. 21 egun oso pasa behar izan ditugu tenperatura kontrolatzen

Gure
arduren emaitzak hauek izan dira:
- Arrautza
batzuk ernetu gabe zeuden, beraz hoietatik ezin ziren txitak
sortu. Erneturik zeuden ala ez jakiteko, pote batean sartzen
genuen, txuria ikusten bazen, hutsik zegoen, beltza ikusten
bazen ernetua zegoen.
- 5. egunean
arrautza bat ireki genuen barruan nola zegoen ikusteko. Oraindik
txitorik ez zegoen, zainak odoletan bakarrik ikusten zen.

- 10.
egunerako bi hilak agertu ziren, ordurako umekiak osatuak zeuden
baina oso txikiak ziren. Uste dugu hori izan zela arrautzak
bonbillatik gertuegi zeudelako eta horrela behar zuten baino
gehiago berotu zirelako.

- Beste
kasu batzuetan 21. egunean bizirik zeuden baina ez zeuden ondo
osaturik (tripa irekita zuten) eta ezin ziren jaio.
- 21.
egunean: TXITA BAT JAIO DA!.

Jaio
denetik oso ondo zaintzen dugu denon artean. Ganbaran du bere etxea,
baina batzutan patiora ateratzen dugu paseatzera. Egunero pentsu
eta ura ematen diogu jateko. Gaur egun 25 gramo pisatzen du, eta
hemendik hiru egunetara 30 gramo pisatuko du.

Txita odol berokoa da eta biriketatik hartzen
du arnasa.
