HASIERA

 

Lararen amona Mariak kontatutako ipuina:

 

ZIKOINAK

 

     Amona Mariaren herrian parke eder bat zegoen. Han herriko haur guztiek jolasten zuten.

     Egun batean zikoina familia agertu zen eta parkean kabia egin zuten.
Haurrak jolasteko tokirik gabe geratu ziren eta zeharo aspertzen ziren.
-Zer egingo dugu arazo hau konpontzeko?
-Goazen alkatearengana, berak pentsatuko du zer edo zer.
Haur guztiak elkarrekin udaletxera abiatu ziren. Alkatearekin hitz egin ondoren etxera poz- pozik bueltatu ziren.

     Hurrengo egunean alkate jauna goizean goiz, parkean agertu zen txorimaloa beso azpian zeramala. Txorimaloa ikusi orduko zikoinak izutu egin ziren eta hegan alde egin zuten.

     Handik aurrera haurrak berriro izan zuten parkea jolasteko.