HASIERA

 

Irati Iraolak amona Luisak kontatuko ipuin hau ekarri digu:

 


      Bazen behin neskatxo bat 7 urte zituela, eta amari esan zion:
- ama, ama, joan naiteke kalera?
- Ez horixe!, euria ari du eta!.

 

     Ama joan zen sukaldera afaria prestatzera. Orduan neska kalera joan zen ama konturatu gabe. Putzu batean busti egin zen erori zelako.
-Oh!, amak errieta emango dit!.


Etxera iristerakoan amak ikusi orduko esan zion:

-Zer egin duzu?, ez al dizut esan kalera ez joateko?, egun osoa zigortuta egongo zara telebista ikusi gabe!.