|
Txikia
nintzenean etxe ondotik asto taldeak pasatzen ziren feriara joateko. Gau
batean amak esan zidan hurrengo goizean astoak pasako zirela. Ohera joan
nintzen baina ezin nuen lorik hartu oso urduri nintzelako. Azkenean, asko
kostata, lo hartu nuen. Baina hurrengo goizean ez nintzen esnatu eta ez
nituen astoak pasatzen ikusi. Esnatu nintzenerako ardiak bakarrik ikusi
nituen.
|