Amaia Garciaren aitonak haurtzaroan egindakoa kontatu digu:

 

     Ni txikitan Soriako Povar herrian bizi nintzen. Dibertitzeko txapak hartzen genituen eta tren geltokira joaten ginen. Trena etorri baino lehen txapak trenbidean jartzen genituen. Trena pasatzerakoan zapaltzen zituen eta zapal-zapalak uzten zituen txapa guztiak.