HASIERA

 

Orain irakurriko duzue ipuina, Aitziber Garinen amona Lolik kontatutakoa da:

 


    Bero ikaragarria egiten zuen. Elefantea atseden bila zebilen. Azkenean zuhait bat ikusi zuen eta haren itzalean sartu zen.
Han zegoela tronpa luzatu zuen eta KATAPUN!, zuhaitzean zegoen txolarrearen kabia lurrera erori eta arrautza guztiak apurtu ziren.

 

    Txolarre amak gertatutakoa ikusi zuenean, negarrez hasi zen eta igela jakintsuari eta euli bibolinlariari kontatu zien.

    Bapatean igela jakintsuak ideia bat izan zuen:
- Badakit tranpa bat jarriko diogu elefanteari!.

    Pentsatu eta egin. Hiruren artean zulo handi bat egin zuten eta elefantea handik pasa zuenean barrura erori zen. Orduan euli bibolinlaria ziztaka hasi zitzaion.


    Elefante gaixoa hantxe bertan bukatu zen!