LEOKA GURASO ELKARTEA
ELKARTE BAT GARA
Urteak dira Leoka guraso elkartea sortu zenetik. Harrez geroztik, bide luzea egin da, hamaika ekintza antolatuz: 2 egunetako irteera ikasturte bukaeran, gurasoentzako hitzaldiak, inauterietako konpartsa, ikastaroak ikasleentzat, ikasturte bukaerako jaialdia....
Jarduera horiek guztiak aurrera eramateko, urtero izan dugu prest guraso talde bat den-dena antolatzeko, bai zuzendaritza batzordean bai bestelako batzordeetan ere.
Hala eta guztiz ere, gurasoen partaidetza aberasgarriagoa izan daitekeela uste dugu. Ez beldurrik izan... partaidetzaz hitz egiten badugu ez da eguneroko gauzetan lan egiteko, baizik eta zuen iritziak eta zuen ideiak trasmititzeko.
Horregatik pentsatu dugu komeni dela bi alderditan lan egitea: alde batetik, guraso guztioi elkartearen nondik-norakoak eta gora-beherak zabaltzea; bestetik, zuen iritziak eta ideiak jasotzea, gurasoen partaidetza bultzatuz.
NORTZUK GARA- Ikastolako kuota ordaintzen dugun guztiok gara Leokako kide.
- Talde erabakiorrak Asanblada eta Zuzendaritza Batzordea dira. Bertan nahi duen orok parte har dezake.
- Elkartean, batzordeka egiten dugu lan: mendikoa, jaialdietakoa, inhauterietakoa...berauetan ere parte har dezakezue.
HELBURUAK- Ikastolan antolatzen diren jarduera osagarri eta extraeskolarretan diruz eta lankidetzaz laguntzea.
- Zentroak antolatzen dituen eskola-ekintza eta festetan parte hartzea.
- Ikastolaren funtzionamenduan lagundu Eskola Kontseiluan parte hartuz.
Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120
Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261