ESKOLAZ KANPOKOAK
ESKOLA KIROLAGure ikastolak, Hernaniko beste ikastetxeekin batera Eskola Kirolako E-1 proiektuan parte hartzen du. Proiektu honek LH 3. mailatik aurrerako haurrei, aisialdian, kirol ezberdinak ezagutu eta lantzeko aukera ematen die.
Guraso Elkarteak kirol koordinatzailea kontratatzen du, Asier Mingo, Eskola Kirola koordinatu eta begiraleen lanaren kalitatea hobetu asmoz. Bere lana aurrera eraman ahal izateko, Eskola Kontseiluko Kirol Batzordekoekin eta ikastolako Gorputz Hezkuntzako irakaslearekin harremanetan egoten da.
Proiektu honek dituen helburuak asko dira eta esparru zabalekoak: aurrerago aukeraketa bat egin ahal izateko kirol desberdinen ezagutza; giza baloreak landu eta errotzea, nola kiroltasuna, partaidetza, adiskidetasuna, besteekiko errespetua, lehiakortasuna..., denbora librea modu onuragarrian erabiltzen jakitea; besteekiko harremana;...
BENJAMINAK: Lehenengo bi urteetan Benjamin kategorian (3. eta 4. mailetan) lehen urratsak emango dituzte kirol hauetan: saskibaloia, errugbia, futbola, atletismoa, igeriketa, herri-hirolak eta pilota
Hau guztia aurrera eramateko, talde bakoitzak kirol-begirale bat izango du arduradun. Berarekin egingo dituzte astean entrenamendu bat eta larunbat goizeko partidak.
Jardunaldi gehienak Hernaniko kiroldegian edo ikastetxeetan izango dira, "Mugarri festa" eta "Zuhaitz eguna" izan ezik. Hauek Hernanitik kanpo izan daitezke. Hauetara herri mailan antolatutako lineako autobusetan joango dira.
Aurten ere, iaz bezala, mutilak eta neskak banatuta arituko dira. Neurri honekin nesken partaidetza indartu nahi da.
ALEBINAK: Alebin kategorian aurreko bi urtetan ezagutu dituzten kirolen artetik, bi aukeratu beharko dituzte urte osoan zehar egiteko. Mutiletan, gehienek talde kiroletan parte hartzen dute (saskibaloia, errugbia eta futbola) eta beste batzuk pilota eta igeriketan aritzen dira.
Neskek baleibola, saskibaloia eta futbola aukeratzen dute talde kirol barruan; bakarkako kiroletan, berriz, igeriketa, pala eta gimansia erritmikoa.
Honetaz gain, urtean zehar egun bateko jardunaldi konkretu batzuk antolatzen dira: errugbia, boleibola, aerobic-a, Mugarri festa, Zuhaitz eguna.
Partidak bailaran antolatzen dira, beraz, gurasoak arduratuko dira partaideak jokatu behar den lekuraino eramateaz.
MEKANOGRAFIA IKASTAROAGuraso elkarteak, 6.mailako ikasleentzat mekanografia ikastaro bat antolatzen du urtero. Lehenengo hiruhilan egiten da, ordenagailu gelan.
EUSKAL DANTZAK
4 urtetik gora, nahi duten ikasle guztiek, Guraso Elkarteak antolatzen duen ekintza honetan parte har dezakete. Saioak asteartetan, 4:30etan, izaten dira.
Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120
Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261