Elizatxo ikastola

Elizatxo ikastolako logoa
Margoen argazkia

marcador rojo GURE HISTORIA

Elizatxo ikastola

Elizatxo Ikastola 1988/1989 ikasturtean sortu zen linea bakar bateko ikastetxea zelarik. 16 irakasle eta guraso batzuk osatutako talde sutsu batek hartu zuen ikastola aurrera eramateko ardura. Lan eta ilusioz beteriko garaiak izan ziren eta laster pasa ginen bi lineatako ikastetxea izatera.

1993/1994 ikasturtean sare publikoan sartzea erabaki zen. Ondoren Hezkuntza Sailak hezkuntzaren erreforma, eta horrekin batera, mapa eskolarra eratu zuenean Gabriel Celaya zen ikastetxea gurean integratu zuen eta bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxea jartzea erabaki zuen.

Gaur egun 50 irakasle eta 500 ikaslez osatutako ikastetxea da. D ereduko bi linea eta derrigorrezkoak diren hiru etapatan banatuta gaude.

DBHko eraikuntza

Elizatxo auzoan, Haur eta Lehen Hezkuntzako instalazioak dauzkagu. DBHko etapa berriz, Florida auzoan dago kokatuta.

Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120

Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261