IRTEERAK
EKINTZA OSAGARRIAK
ARGAZKIAK
BIDEOAK
HAURTXOKOA
ARAU OROKORRAK
LEHEN HEZKUNTZAKO ARAUAK • Etxerako lanak: Ez dira bidaltzeagatik bidaltzen, normalean helburu bat dute:
- Gelan lantzen diren lanak sendotzea.
- Umeengan ohitura eta ardura sortzea. Horretarako komenigarria izango litzateke etxerako lanak egunero ordu berean eta leku lasai batean egitea.
• Informeak: Kurtsoan zehar hiru aldiz banatuko dira.
• Ikasleen agenda: Agendan daukate ikasleek bere eguneroko ordutegia eta bertan apuntatzen dituzte eguneroko etxerako lanak. Horretaz gain, agendaren bidez iritsiko zaizkizue zuei zenbait ohar ere. Beraz, etxean agendaren berri izatea eta kontrola eramatea eskatzen zaizue.
• Elkarrizketak: Irakasle batekin hitz egin nahi izanez gero, ordua aurretik eskatuko da. Edozein arrazoiengatik etortzerik ez baduzue, aldez aurretik abisatu beharko duzue.
• Botikak: Hezkuntza Sailak emandako aholkuak direla eta, ezin diegu ikasleei botikarik eman aurretik ekartzen ez bada medikuaren agindua dosisa eta maiztasuna agertzen delarik.
• Zorriak: Arazoa antzematen denean ondorengo pausoak emango dira:
- Lehendabizi ohar bat bidaliko zaie gurasoei tratamendua nola egin behar duten adierazteko.
- Ondoren, ikusten bada zorriak ez direla desagertzen, inor ez kutsatzeko, zorriak edo partzak dauzkan ikaslea, burua garbia izan arte etxean gelditzea gomendatzen dugu.
Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120
Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261