IRTEERAK
EKINTZA OSAGARRIAK
ARGAZKIAK
BIDEOAK
HAURTXOKOA
ARAU OROKORRAK
HAUR HEZKUNTZAKO ARAUAK• Litxarkeriak ( gozokiak, txikleak,…) ez dituzte gelara ekarri behar, eta urtebetetze egunetan ere gailetak,pastak, bizkotxoa, eta abar ekartzea gomendatzen dugu.
• Telebista asko ikustea ez da egokia; kontrolatua izan behar du. Gurasoek jakin behar dute haurrek zer ikusten duten.
• Haurrek, ahal bada, jostailuak ekartzeko ohitura gutxitzen joan behar dute. Baina ipuinak, bideoak eta abar ekar ditzakete irakurri eta ikusi ahal izateko.
• Etxean haurrari esan iezaiezue, ikastolatik ateratzen denean, kanpoan ez bazaudete, irakaslearekin gelditzeko.
• Jantzi erosoekin etortzea komeni da.
• Tarteka agindu txikiak izango dituzte betetzeko.
• Haurra gaixorik badago, ez ekarri ikastolara eta mesedez irakasleari esan.
• Hiruhilekoaren bukaeran,ikastolan egindako lanak, etxera eramango ditu haurrak.Halere, zenbait egunetan, gelan egindako lan batzuk eramango dituzte. Horrelakoetan, haurrak burututako lan hauek baloratzea eskatzen dizuegu.
• Ikasturte amaieran informe idatzi bat banatuko dugu, elkarrizketa baten bidez. Ikasturtean zehar berriz nahi izanez gero etor zaitezkete gurekin hitz egitera, baina aldez aurretik irakasleari esan, eguna eta ordua zehaztu ahal izateko.
• Ikasturtean zehar,zenbait ospakizun eta jaialdi ospatuko ditugu: STO.Tomás, Olentzero,…
• Ikasturte honetan irteera batzuk egingo ditugu.Txiki-Parkera eta kurtso bukaeran egun pasa bat. Baimena sinatu behar duzue.
• Haurrak ikastolara bigarren tutuak jotzen duenean sartuko dira.
• AGENDA 21: Aurten ere, orain dela 5 urte hasitako proiektuan jarraituko dugu. 2009-10ikasturtean landuko dugun gaia URA izango da.
• Proiektu honetan Hernaniko ikastetxe guztiak hartzen dugu parte, Hernaniko Udalarekin batera.
• Eskola Komunitate osoari zuzenduta dago: irakasle, guraso, ikasle... eta guztion partaidetza ezinbestekoa izango da antolatuko diren ekintzak aurrera eramateko.
• BOTIKAK : Hezkuntza Sailak emandako aholkuak direla eta, ezin diegu ikasleei botikarik eman aurretik ekartzen ez bada medikuaren agindua, dosia eta maiztasuna agertzen delarik.
• ZORRIAK: Urtero zorriekin ditugun arazoak ekiditeko, ezinbestekoa da asteroko jarraipena egitea. Ostirala egun egokiena dela iruditzen zaigu, horrela tratamendua egin ondoren, astelehenean haurra garbia etor dadin ikastolara.
Arazoa antzematen denean ondorengo pausoak emango dira:
- Lehendabizi ohar bat bidaliko zaie gurasoei tratamendua nola egin behar duten adierazteko.
- Ondoren, ikusten bada zorriak ez direla desagertzen, inor ez kutsatzeko, zorriak edo partzak dauzkan ikaslea, burua garbia izan arte etxean gelditzea gomendatzen dugu.
Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120
Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261