Elizatxo ikastola

Elizatxo ikastolako logoa
ikasleak

marcador rojo ARAU OROKORRAK

* Sarrera orduak errespetatuko ditugu, gelako martxa ez ostopatzearren.

* Sarrera orduetan, 1go tutua jotzean, 4 urtetik gorako ikasleak patioan jarriko dira mailaka.

* Gurasoak haurra gelatik ateratzeko, idazkaritzara etorri beharko dute.

* Patio handiko parkea, 6 urtetik gorako haurrentzat da.

* Jangelan ez ohiko bazkaltiarrentzat plaza gutxi daude, beraz, hauek betetzen direnean ezin izango dugu inor gehiagorik hartu.

* Patioko arauak: 8:55etik 16:30era bitartean:

- Patinete, patin, eta abarrik ezin da ekarri, soinketa klaseetarako izan ezik.

- Baloiak, bigunak bakarrik ekar daitezke. Larruzkoak, ez.

- Palak, erraketak, diskoak... debekatuta daude.

- 16:30etik aurrera ENTRENAMENDUEK dute lehentasuna.

- Soinketako klaseak dauden bitartean, umeen bila datozen gurasoak kanpoaldean itxarongo dute.

- Eguerditan jangelako erabiltzaileak soilik egongo dira. Ateak 14:15ean irekiko dira.

* Parkina ikastolako langileentzat da. Sarrerak beti libre egon behar du larrialdiren bat suertatuko balitz aurre egiteko.

* Hezkuntza Sailak emandako aholkuak direla eta, ezin diegu ikasleei botikarik eman aurretik ekartzen ez bada medikuaren agindua dosisa eta maiztasuna agertzen delarik.

HAUR HEZKUNTZAKO ARAUAK

LEHEN HEZKUNTZAKO ARAUAK

Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120

Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261