IDAZKARITZA
PROIEKTUAK
KOKAPENA
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
AGENDA 21Beste ikastetxe batzuekin batera Elizatxo Ikastolak 2005ean sinatu zuen Eskola Agenda 21 proiektua aurrera eramateko konpromisoa.
Urtero gai bat lantzen dugu , aurten “Ura” gaia landuko dugu eta eskolan, etxean eta herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertuko ditugu . Aztertu eta gero helburu batzuk finkatuko ditugu eta lanean hasiko gara (uraren erabilpen jasangarria, baliabideak ondo erabiltzea...)
ZER DA ESKOLA AGENDA 21?Gure herriek (Euskadin 99 herri) eta gure Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeek (Euskadin 341 ikastetxe, %50ra) jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean. Beraz Eskolako Agenda 21, guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza plana da.
ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK?* Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar parte-hartzaileak izaten ohitu.
* Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta aukerak adostu eta martxan jarri.
* Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.
GURASOAK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN?Eskolako Agenda 21ean lantzen ari diren gaiak familian landu. Familiaren eragina eskolarena baino handiagoa da ikasleen lorpenetan: bikoitza adituen esanetan.
* Etxeko lanak eta erantzukizunak partekatuz, portaera eredugarri bezala.
* Inbaditzen gaituen publizitatearekiko jarrera kritikoa hartuz.
* Modu arduratsuan kontsumituz.
* Baliabideak aurreztuz, hondakinak murriztuz, berrerabiliz, birziklatuz.
ARGAZKIAKElizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120
Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261