IDAZKARITZA
PROIEKTUAK
KOKAPENA
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA

ELIZATXO IKASTOLA
Elizatxo ikastolak Hernaniko Elizatxo auzoan kokaturik dauzka Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. mailak), berriz, Florida auzoan. Informazio gehiago
AZKEN BERRIAK Albiste gehiago
GERNIKA GOGORATUZAprililaren 26an Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena izan zen. Hori dela eta, egun horretan ikastolan zenbait ekintza egin ziren gertaera honen ingruan, gure historiaren zati bat delako eta tragedia hori jasan zutenei omenalditxo txiki bat egitearren. Besteak beste, 6. mailakoek hormirudi bat egin dute gaiaren inguruan landu den guztia islatuz eta ikasi dutena 4. eta 5. mailako ikasleei azaldu zieten hitzaldi interesgarri batean.
Hormirudia jolastokian jarri zuten egun horretan bertan, gurasoek ere gurekin gertaera hori gogora zenezaten.
6. mailakoek egindako ekintzen berri bere blogean aurkituko duzue, PORTUERREKA.
EZ ZAPALDU!Badakizue aurten “ Biodibertsitatea” gaia lantzen ari garela eta hau dela eta Ikasleen batzordean erabaki zen, ikastetxe inguruan ditugun lorategietan nolabaiteko kartelak jarri beharko genituzkeela hauek hobeto zaintzeko helburuarekin. Horregatik, irudi batzuk aukeratu ditugu zuek ikusteko eta egokiena iruditzen zaizuena aukeratzeko. Irudi hauek 5. mailakoen blogean jarri ditugu, eta esatarien lehiaketako sistema berdina erabiliko dugu oraingoan ere. Hau da, 4 irudi jarri ditugu eta irudi bakoitzari zenbaki bat jarri diogu. Maila bakoitzak iruzkinetan bere gustuko duen irudia aukeratu beharko du.
5. mailakoen bloga, HOBERENAK
ERAKUSKETA IKASTOLAN: EMAKUME INJENIARI, ARKITEKTU ETA ASMATZAILEAKAprililaren 23tik maiatzaren 4ra bitarte Elizatxo ikastolako eraikuntza berrian erakusketa interesgarri hau ikusgai izango duzue. Danok zaudete gonbidatuta.
Erakusketa hau momentu ezin hobean datorkigu, maila askotan esperimentuen eta ikerkuntzaren inguruan ari baitira lanean. Aukera oso aproposa ere berdintasunaren alde lan egiteko. Erakusketarekin batera ere zenbait aktibitate proposatu zaizkigu eta ikasleak oso gustura ari dira hauek burutzen.
Gure gurasoa den Enkarni Genua izan da erakusketaren egileetako bat eta eskerrak eman behar dizkiogu proposamen aberasgarri hau gurera ekartzeagatik.
Anima zaitezte, eta etorri ikustera!
MATRIKULAZIOA: AZKEN BERRIAK2012-13 ikasturterako matrikulen behin betiko ebazpenaren ondoren, hauek dira Ordezkaritzak gure ikastetxeari esleitu dizkion azken eskatzaileak:
HH2rako:
1- LUR GARAYAR INCHAUSTI
2- HARANE LOPEZ DE LUZURIAGA RODRIGUEZ
3- IXONE MUÑOA IRASTORZA
4- MAYA RUEDA ROALES-NIETO
HH3rako:
1-ARAI JAUREGUI PECHARROMAN
Beraz, 5 ikasle hauekin, gure behin betiko zerrendak osatuta gelditzen dira datorren ikasturterako.
ESATARI LEHIAKETAHilabete honetan, jolasketa garaian, saskibaloia euskaraz lantzeko partidak jokatzen aritu dira 3. mailatik gorako ikasleak. Taldeak jokatzen, 6. mailako epaileak bere lana serio-serio betetzen eta esatariak gertatzen ari zena kontatzen... denak gustura hartu dute parte.
13 esatari aritu dira lanean eta hauen grabazioak entzun ondoren zuen botoak emateko aukera izan duzue PORTUERREKA, 6. mailakoen blogean. Agian, urte batzuren barruan, hauen artean esatari famaturen bat izango dugu... Botoen kontaketa eginda, 04 esataria, UNAI GRAGERA, izan da aukeratuen 42 botorekin. Jarraian eta oso gertu, 40 botorekin, AITOR URKIA
Saria honako hau izan da: Lagun Aro taldearen hurrengo partida ikusteko 2 sarrera
ZORIONAK, UNAI!!!
Eta esatari hoberenaren aukeraketan parte hartu dutenen artean egindako zozketan XABIER ROMERO izan da irabazle. Beraz...
ZORIONAK, XABIER!!!
ARGAZKIAKEderki kostata baina azkenean hemen dituzue ikasturte honetako argazki batzuk. Laister, gehiago.
. LH6: Beire, Arantzazu.
. LH5: Lurraska.
. LH4: Santiomendi, Lekeitio
. LH3: Oilasso
. LH2: Eureka, Hernani ezagutu, Itsas-gela
. JAIALDIAK: STO. Tomas, OLENTZERO, DANBORRADA, INAUTERIAK, INAUTERIETAKO AZERI-DANTZA
. TALDE ARGAZKIAK
HERNANI BHI: HEZKUNTZA PROIEKTUAHernaniko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea (BHI) bere Hezkuntza Proiektua egiten ari da. Zirriborra egina dute eta gurasoen iritziak eta iradokizunak jaso nahi dituzte.
Ondorengo loturan eskura dezakezue zirriborroa. Ongi irakurri eta zuen iradokizun edo iruzkinak gure posta elektronikora bidali (elizatxo@elizatxoikastola.com).
HERNANI BHIko Hezkuntza Proiektuaren zirriborroa
IKASTOLAKO BLOGAKGelako blogak. Ikusi hemen.
Elizatxo ikastola. Elizatxo 9, Hernani 20120
Telefonoa: 943557224; Faxa: 943332261